Baina nortzuk osatzen dute gutxiengo txiki esplotatzaile hori, zeinak kapitalismoak aginduriko legeak zorrozki aplikatu, eta haien politika xahutzaileak herri klaseei bizkarreratzen dituzten? Erantzuleak oso argiak dira. Atzo Nafarroako kunetak hilotzez beterik utzi zituzten berdinak. Atzoko faxistak, gaurko demokratak. Trantsizioa eta 78tik eratorritako erregimena diseinatu zutenak. Klase menderatzaileak, burgesia nafarra eta UPNko bere ordezkari politikoak (eta PSNko bere kolaboratzaile maitagarriak), Diario de Navarra buru garbitze makina, Opus eta bere instituzioak, CCOO eta UGTren sindikalismo traidorea. Nafarroa erosle hoberenari saltzen dutenak.
Zer egin dezakegu egoera honen aurrean? Zer alternatiba plantea dezakegu? Errotikako aldaketa bat nahi dugu, ez Gobernu aldaketa xume bat. Gaur egungo egoera erradikalki astinduko duen aldaketa, egoerari
buelta eman eta etorkizunerako proiektuaren oinarriak jartzen hasiko dituena, euskal errepublika sozialista. Sektore publikoa berreraiki eta herri kontrolpean egotea nahi dugu, herri langilearen eskubide sozial eta lan eskubideak berreskuratu eta handitu, euskara biztanleria osorako bermatzea eta euskaldunen kontrako politika oro historiaren zakarrontzira botatzea. Ekonomiaren sektore estrategikoak nazionalizatzea nahi dugu, garraioa, energia, banka, etab. Laburbilduz, nahi duguna, botere politikoa herri klaseen eskuetara pasatzea da, nafar herri langilearen eskuetara.
Eta nola lortu dezakegu guzti hori? Herri burujabetza eraikiz. Nafarroa nafar herri langileak erabakitzen duena izatea. Ez dugu nahi Estatu espainolaren aginduen pean egon nahi, ezta Europar Batasunaren Troikaren agindupean, ezta FMI edo Munduko Bankuaren agindupean. Nafarroako eta Euskal Herri osoko burujabetza ekonomikoa planteatzen dugu egoera hau aldatzera eramango gaituen bide bakarra bezala. Horregatik espainiarra eta kapitalista den 78ko erregimenaren oinarriak gaindituko dituen eta herri klaseengatik gidatua egongo den prozesu independentista artikulatzea beharrezkoa da. Are gehiago, Estatu espainiar, nafar burgesia eta nazioarteko kapitalismoaren erasoei aurre egingo duen herri kontraboterea eraikitzea beharrezkoa da, zeinak etorkizuneko Euskal Herri sozialista eta feministaren oinarriak eraikitzen joango den, hemen eta orain.
Herria ekinez!
Nafarroan aldaketa erradikala!
Independentzia, sozialismoa eta feminismoa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario