jueves, 17 de octubre de 2013

ALGORTATIK ARRANTZALEEKIN ELKARTASUNA


"Aste honetan hamarnaka gazte ari dira epaitzen Madrilen euren lan politikoagatik, igandean beste gazte bat bahitu zuten eskeleto maskaradun ezezagunek, eta atzo, sinesgaitza den arren, 6 Euskal Herritar atxilotu zituzten ikurrina bat herriko plazan zintzilikatzeagatik. Eta hau dena egia da.
Francoren garaiko eraso hauen aurrean, orduko denborako bizarrekin erantzutera goaz. Algortako portu zaharretik dei egiten diogu euskal gazteriari sistema desobeditzeko. Izan ere, sistema honek gure nortasun propioa zanpatu, ezabatu nahi du.Eta ez du zalantzarik izango gure aurka edozer medio erabiltzeko. Beraz, gazteri libre eta burujabe bat sortzera bidean, eraiki harresia, bakoitzak bere harri propioa eramanez; morea, gorria zein laranja. Harresi honek ez du pitzadurarik izango, eta ez dira pasako. Zure aldea zein den erabaki, eta argi izan, hemen gaudenok ez dugu utziko inor eraman dezaten. Guk konpromezua hartzen dugu, har ezazu zuk ere!
Gazteria Libre ikusi arte, ez dut kenduko bizarrik... "

No hay comentarios:

Publicar un comentario