Gaurko egunarekin, maiatzak 17, Nafarroako Lehendakaria tartakatzeagatik auzipeturiko lau lagunetatik bik, Nafarroako Auzitegian agertu behar izan dute prozesatzeko autoa irakur ziezaieten. Bertan,autoritatearen aurkako atentatu larria egozten diete eta zigorrak 4 eta 10 urte bitartean izan daitezke. Egozte karguak ukatu egin dituzte eta ez dute deklaratzerik nahi izan. Gonzalo Boye, tartalarien abokatuak, ez deklaratzea eta inputazioak ez onartzearen arrazoia "gertaerak frantziako lurraldean izan zirela eta hiritartasun frantsesa duten okzitaniarrak ez zirela deklaratzera deituak izan eta haiei inolako kargurik egotzi ez dietela" oinarritzen dela. Era berean, Toulousen okzitaniarrak bakarrik izan dira deituak poliziaren aurrean deklaratzera ez hala, tartalariak. Garbi gelditzen da beraz, "mendeku politiko baten aurrean gaudela eta ez prozedura judizial serio batean". Gonzalo Boyek nabarmendu duenez, prozesu honen guzian eginiko ikerketak Foru Poliziak egin ditu, frantziako lurraldean aritzeko eskumenik ez duena, eta gainera, bere arduradun nagusiena Nafar Gobernuko Lehendakaria da. Hau da, salatzailea bera. Beraz, salatzailea eta ikertzailea pertsona bera dira. "Hau nepotismoa ez bada, zertaz ari gara?". Gonzaloren iduriko, "gai hau Nafarroako Parlamentuan ikertua izan beharko litzateke, edo eztabaidatua gutxienik".

No hay comentarios:
Publicar un comentario