Mugimendu anitz eta zabala. Eragile edo taldeen koordinaketatik haratago doan mugimendua izanen da. Jadanik indarrean dauden taldeek beren lekua izanen dute, jakina, baina mugimenduak pertsonen parte hartzea ahalbidetuko du, aniztasunari bideak eskaintzeko. Jarduera honen araberakoa izanen da: mugimenduak ez du ihardunen taldeen arabera, bere bizitza propioaren arabera baizik. Mugimendu berri honek harreman eta loturak bilatu eta estutuko ditu esparru honetan lanean ari diren guziekin, konplizitate hauen bidez indarrak biltzeko, baina betiere bere nortasuna gordeaz. Aniztasunaren oinarria, jakina, oinarri ideologikoa izanen da. 1512ko konkistaren ondorioak onartu eta bereganatzen dituzten batzuek ere salatuko dituzte 1512ko gertaerak, baina ez gure mugimenduan. Ateak zabalik izanen ditugu, bai, baina gure ikurra estatalidadearen aldarrikapena da, esan dugunez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario