viernes, 24 de diciembre de 2010

Jokalariei babesa adierazi diete futbolari lotutako hainbat lagunek

Iñaki Alkiza, Jose Maria Arrate, Jose Luis Artetxe, Ramon Aznar, Txabi Gauna, Iñaxio Kortabarria, Juan Mari Lasa eta Iñaki Sarriegik agiria sinatu dute, jokalariei babesa adieraziz eta ofizialtasunaren aldarrikapenarekin bat eginez.
Lehenik eta behin, txalotu nahi izan dute, Euskadiko Futbol Federakundeko ordezkariekin inolako akordiorik lortu ez badute ere, euskal selekzioarekin partida jokatzeko futbolariek hartu duten erabakia. Sinatzaileen ustez, erabaki "zuzena eta ausarta" izan da, goraipatzeko modukoa
Ofizialtasuna lortzeko eragile guztiei futbolariek egindako deiaren aurrean, aldeko jarrera agertu dute, eta beren "laguntza apala eta babesa" eskaini diete, izan ere, "uste baitugu euskal selekzioen ofizialtasuna eskuratzeko lanean ez dela inor soberan".
Euskal selekzioen ofizlatasunaren aldarrikapena "erabat legitimoa" dela uste dute eta hori gauzatzea "euskal hiritarren gehiengoaren nahia, Hala ere, badakigu ez dela lan erraza izango, hortaz guztion ekarpena ondo etorria izan behar da", nabarmendu dute.
Momentuz horiek dira sinatzaileak, baina jende gehiago lortzea espero dute, eurena lehen urratsa izan baita.
Konfrontaziorik ez dutela nahi ere azpimarratu dute, eta partida jokatu eta gero lanean hasi nahi dute, hartara heldu den urtean berriro eztabaida berbera errepika ez dadin.
gara

No hay comentarios:

Publicar un comentario