viernes, 10 de abril de 2015

‘Erregimenaren’ aurkako gazte manifestazioa egingo dute Iruñean maiatzaren 16an



Maiatzaren 16an Nafarroako gazteek Iruñeko kaleak hartu, beraien egoeraren “erantzuleak” direnak herritarren begitara “biluztu” eta eraikitzen ari diren herri eredua aldarrikatuko dute: “Azken urteotan inposatu digutenaren kontrako norabidean doana”. “Ez gaude prest egoera honen aurrean besoak gurutzaturik geratzeko”, azaldu dute, “Egoera aldatzen hasteko garaia da, erregimena bere botere guneetatik kanporatzen hasteko garaia da”. “Inposizioa” eta “demokrazia faltsua” soilik ezagutu duen belaunaldia direla uste dute eta, horregatik, aldaketa “errotik” eman behar dela.

Maiatzaren 16an, larunbata, 12:00etan aterako da manifestazioa Foruen plazatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario