jueves, 18 de diciembre de 2014

Eguzki Irratiak 24 orduko maratoi batekin komunikabidearen egoera ekonomikoa hobetu nahi du

500 bazkide behar dira bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzeko. Ostiral honetan, goizeko 11etatik aurrera, 24 orduko programazio berezia egingo dute eguzkide berriak lortzeko.

Irrati librea eta independiente izaten jarraitzeko helburuekin, Eguzki Irratia finantzatzeko maratoi bat ospatuko du ostiral honetan goizeko 11etatik aurrera, eta larunbatean amaituko da goizeko 11etan. Osotara 24 ordu iraungo duen maratoi honetan mota askotako saioak entzuteko aukera izango da, eta edozein momentuan irratia finantzatzeko eguzkide egitea parada izango da. Eguzki Irratiaren existentzia bermatzeko eguzkide kopuru minimo bat "ezinbestekoa" dela gogoratu dute, "hedabide honen independentzia ekonomikoa lortzeko". Bazkide izateko 948 22 07 58 telefonora deitu daiteke, edo 645 44 24 20 zenbakira whatsapp bat bidali daiteke. Gainera, programazioa bukatzerakoan eguzkide berri zein zaharrek sari sorta batzuren zozketan parte hartuko dute. Bestalde jardunaldi hau Twitterren bitartez jarraitu dezakezue sortutako hashtag honetan: #independentziaeguzki.

Egoera makala
Gaur egungo Eguzki Irratiaren egoera "nahiko makala" dela ziurtatu dute euren arduradunek. "Oraindik badugu defizit txiki bat egitasmo komunikatibo honen bideragarritasuna epe erdira arriskuan jartzen duena. Batez ere, gastuak sarrerak baino handiagoak badira epe batean ez baita bideragarria izango ez badugu joera hau aldatzea lortzen eta bazkideen kopurua gutxitzen dela ikusita".
Badira urteak Eguzki irratia ekonomikoki laguntzeko kuota erregular bat ematera animatuz mota guztietako kanpainak egiten direla, baina ez dute 500 bazkideen kopuru hori finkatu, aurkitzen diren egoera honetan berriro ere entzule guztiei bereziki, eta Iruñerriko populazioari orokorrean bazkideak izatea eskatu nahi diete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario