Hasierako irudian eta segidakoetan Urbasan Otsoportillorako bidean dagoen “fusilatuen simako” monumentua ageri da. Duela egun batzuetako goiz lanbrotsuan ateratako argazkiak dira. Urtero, iraileko lehen igandean, omenaldia egiten zaie frankistek bertara jaurti zituzten 200 errepublikarrei. Aurten ere hala izango da, irailaren 7an, Sare Antifaxistak antolatuta.
Monumentua 80ko hamarkadan paratu zuen Jose Ramón Anda eskultoreak eta pixkanaka bertso eta apaingarri gehiagoz hornitu dute herritarrek. Sarritan pintaketak eta eraso faxistak jasan ditu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario