Datorren astean, 21ean (asteazkena) Venezuelatik etorritako brigada bat izango dugu hizlari Katakrak-en arratsaldeko 19etan. ANIMATU ZAITEZTE!
Hainbat urtetan Euskal Herritik Venezulelara brigadak antolatu ondoren, lehen aldiz caribeko herrialde honetatik datorren brigada internazionalista baten bisita jasoko dugu. 1999an Hugo Chavezen garaipenetik hasitako iraultzaren esperientzia kontatuko digute. Gainera, Venezuela bolibartarrak gaur egun eta etorkizunean aurre egin beharko dien erronkei buruz ere hitz egingo dugu. Egungo Amerika garaipen bolibartarra eta Hugo Chavez Komandantearen irudirik gabe ez zen berdina izanen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario