lunes, 3 de febrero de 2014

GAMONAL, BORROKAN DAGOEN AUZOA

Gamonaleko auzo borroka Zabaldira helduko da. 

Hilabete baino gutxiago da oso jende gutxik zekien Burgosen Gamonal izeneko auzo bat zegoenik. Gaur egun mundu erdiak daki inposatu nahi zieten bulebarra ez dela eginen izan den auzoaren erantzun sendoarengatik. Makinak lanak egiten saiatu ziren, baina ez zituzten soilik kaleak altxatu, azalera atera zituzten demokrazia parte-hartzailerik ez zela, ustelkeria, hirigintza diru-janak, ahaztua zuten auzo bat, polizia bortizkeria eta batez ere, auzoaren borroka kolektiboa.

Honengatik guztiarengatik, Zabaldik eta Auzoeneak, Burgoseko auzo horren historia eta Bulebarraren aurkako borroka ezagutu nahi dugu hango protagonisten eskutik. Horretarako honako jarduerak antolatu ditugu:

Otsailaren 4an, asteartea, hitzaldia Zabaldin Manuel Alonsoren eskutik. Gamonaleko Batzarreko kidea da eta gehien ikusi dugun aurpegietako bat (zabaldi.org orriaren bidez jarraitu ahalko duzue zuzenean).

Otsailaren 6an, osteguna, Zine Txiroaren barruan “¿de quién es la calle?, dokumentala izanen da. 2005ean Gamonaleko auzoak lurrazpiko aparkaleku baten aurkako borroka kontatzen du.

Amaitzeko, otsailean zehar Gamonaleko Bulebarraren aurkako borrokaren inguruko argazki erakusketa izanen da Zabaldiko Kalaska Espazioan. Erakusketaren egilea "Diso Press" Pentsa eta Difusio Prentsa Agentziako kidea den Dorisena da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario