viernes, 21 de junio de 2013

BIHAR BAIONARA!

Faszismoaren kontrako manifestazioa bihar Baionan, Clement Mericen hilketaren salatzeko
Ekainaren 5an, eskuin-muturreko militante batzuek Clement Meric ikasle sindikalista eta militante antifaxista hil zutela salatzeko eta desberdintasunen errespetuan, erakunde ainitzek, Clément omentzeko eta gorroto faszista desagertarazteko, bat egiteko deialdia egin dute. Manifestazioa Baionan izanen da bihar, larunbata,10: etan herriko etxeren aitzinean. Deia Parisetik zabaldua izan da eta Estatu frantseseko bertze tokia anitzetan ere eginen da. Deialdi honekin Ipar Euskal Herriko eragile anitzek egin dute bat: Solidaires Pays Basque, IpEH Talde Antifaxista, NPA, Parti de Gauche, Gauche Anticapitaliste, EH Bai, Indar Beltza, Collectif Vegan Pays Basque, SRI Baiona, Les Bascos, PAF! , Altxa Neskatxa, Aides, Lurra eta Etxebizitza Kolektiboa, CGT Territoriaux Biarritz, LAB, CGT Educ'action.
"Hilketa horrek sumintzen eta haserretzen gaitu ; azken hilabeteetan eskuinmuturreko talde batzuek egindako eraso ainitzen segidan heldu da. Egoera horrek, idei eta jokabide nazkagarri hauen hedapena oztopatzeko, ekintza indartsuak eskatzen ditu".

Clément Méric-en erailketa drama pertsonala baino hurrunago doala salatu du deialdia egin duten eragileek. "Lesbian, gay, eta trans-en aurkako erasoak, etorkinen aurkakoak, musulmanen aurkakoak, ekintza antisemitak, militante antifaxista eta erakunde aurrerakoien aurkako bortizkeriak, Frantzian Europa osoan bezala aniztu dira. Gezurra, gorrotoa, bortizkeria, heriotza, dira betidanik eta leku guzietan eskui-muturrak ekartzen duena".

Gaineratu dute: "Mespretxagarria litzateke Clément-ren heriotza erabiltzea. Alderantziz, publikoki eta elkarrekin erraitea zein ziren bere engaiamendu sindikal eta antifaxistak eta geroz ta gehiago eta indartsuago izanez askatasunaren aldeko eta beste gizarte baten aldeko bere borrokak segitzea, bere oroitzapenari ohore egitea da".

Mehatxu faxista desagertarazteko, iraupen luzeko lana eta lekuko kolektiboen antolakuntza beharrezkoak direla iritzi dute antolatzaileek. "Gure erakundeak desberdinak dira, baina berdintasun garrantzitsu bat dute : intolerentzia, nazionalismoa, gorrotoa eta bazterketa ukatzea ; eskuin-muturrak inposatu nahi duenaren alderantzizkoa".

Egilea:
SAREANTIFAXISTA

No hay comentarios:

Publicar un comentario