sábado, 17 de noviembre de 2012

8 GARAGARDO FESTA ALDE ZAHARREAN

Larunbata honetan, azaroaren 17an, Jarauta kalean dauden peñetan inportaziozko garagardo ezberdinen dastaketa egongo da. Osotara, 21 izango dira probatzeko aukera izango diren garagardoak. Iruñeako Peñen Federazioa eta Gora Iruñea ekimenak elkarlanean antolaturiko festa izango da, eta bere herrikoi izaera mantenduz, argazki galeria herrikoia osatzeko deia zabaldu dute. HorretarakoTwitter eta Facebook sare sozialak erabiltzea proposatzen dute, #GaragardoFesta hastag erabiliz. 

Festa, Jarauta kalean

Garagardo festa hau Jarauta antolatzea ez da kasulatitatea izan. Izan ere, kale honi bizitza eta kolorea emateko azken urte hauetan burutzen diren ekimenetan kokatu daiteke festa hau. Garagardo festa honekin Jarauta kalearen kasta ere berreskuratu nahi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario