sábado, 4 de agosto de 2012

EUSKAL SELEKZIOAREN EGUNA OSPATUKO DA DONOSTIAN

Hamalaugarren aldia izango da aurtengoa eta Donostiako Konstituzio plazan egingo dira ekintzak, hara iritsiko baitira Bidaxunetik mendi martxan datozenak.

Ekitaldiak 12.00etan hasiko dira, orduantxe helduko baitira mendi martxan aritu diren lagunak. Ordu horretarako hitzaldiak daude iragarrita, eta han izango dira Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea eta Itziar Arratibel ESAITeko presidentea.

Ondoren, umeentzako jokoak izango dira, musikariek lagunduta, eta hori amaitutakoan, 14.00 inguruan, bazkaria izango da. «100 lagun inguru izango gara bazkaltzen, eta horrekin emango diogu aurtengo festari amaiera. Giro herrikoia eta xumea antolatu nahi izan dugu», azaldu du Martxel Toledok.

«Lehen kontzertuak eta beste hainbat partida ere antolatzen genituen, baina orain ezinezkoa ikusten dugu. Bai jende aldetik, baita diru aldetik, asko behar da, eta hori ez da posible», gaineratu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario