jueves, 16 de agosto de 2012

BALUARTE PLAZAN EKITALDIA.

BALUARTE PLAZAN egingo dugu larunbatean 13:30ean Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Delegaritzak ESAITek eskatutako kalejiraren ibilbideari ezetza eman diolako. Horren aurrean, hau esan dugu gaurko prentsaurrekoan: 
Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Delegazioak ez digu Iruñako kale nagusietara aldarrikapena eramaten utzi nahi eta beraz, jarrera oztopatzaile eta ukatzaile horren aurrean, larunbateko ekimena BALUARTE plazara bideratzea erabaki dugu.
Beraz, larunbatean eguerdiko 13:30ean BALUARTEKO plazan NAZIO ESKUBIDEEN aldeko ekimena burutuko dugu bukaeran adierazpenak egingo ditugularik.
Astelehenekoa aldiz, alegia Eibartik Arraterako bizikleta martxa berean jarraitzen du eta Udalaren baimenarekin egingo da, beraz, eguerdiko 12:30ean Untzaga plazan elkartuko gara eta txirrinda gainean eta giro onean Arrateraino igoko gera.
Gaurko prentsaurrekoa honetan, Espainiako Gobernuaren eta Nafarroan agintzen duen UPN ren jarrera salatzeaz gain, nazio gisa Euskal Herriari dagozkion eskubideak aldarrikatu eta aipatu bi ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu. Finean, euskal identitatea babestea eta indartzea euskal herritarrei dagokigulako. Zentzu horretan, Espainiako itzulia aprobetxatuz, NAZIOA garela eta Euskal Herria bizirik dagoela aldarrikatzeko, euskal sinbologia (ikurrinak, banderolak eta abar ) hartuta, aurre egin behar dugu. Espainiarrek, Espainiako itzulia Euskal Herrira ekarriaz, espainiako selekzioei alfonbra gorria jarriaz edota, zezenketetan kapotean ikurrina azaltzeagatik ez gaituzte engainatuko, euskal hiritar gehiengo handi batek argi baitugu, Euskal Herria ez dela Espainiako zati bat, bizirik jarraitzen duen eta bere eskubideak dituen NAZIOA baizik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario