Gaur bete dira bederatzi urte Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria kazeta itxi zuela, 'Egunkaria auzia' abiatuz. Osteguna zen, 2003ko otsailaren 20a eta goizaldean hamar lagun atxilotu eta betiko itxi zuten euskarazko egunkari bakarra. Orain dela bi urte egin zen epaiketan Auzitegi Nazionaleko epaileek ebatzi zuten bidegabea izan zela itxiera, eta auzipetuak absolbitu zituen.
Urteurren honetan Pello Zubiria atxilotuetako batek Inma Gomila izan du gogoan. Gomila ere polizia operazio berean atxilotu zuten eta orain dela gutxi hil zen. Luis Goiak bezala, Gomilak ezingo diola bere testigantza Manuela Carmena epaileari helarazi nabarmendu du. "Hori esan behar diot epaile ikerleari, deitzen didanean, oraindik ez dela Espainian amaren semerik jaio goardia zibilak kanbiatuko dituenik".
Iñaki Uria Euskaldunon Egunkariako kontseilari ordezkari zenak ere atzoko BERRIAn gogoratu zuen Egunkariaren itxiera: "Biharko eguna [gaurkoa], uztailaren 14arekin batera, Adierazpen Askatasunaren Eguna izendatu beharko genuke gure memoriaren egutegian".
No hay comentarios:
Publicar un comentario