miércoles, 14 de diciembre de 2011

EUSKAL SELEKZIOA - TÚNEZ

Euskal Herriko futbol jokalariek osatutako selekzioak Tunisiako taldea izango dute aurkari datorren abenduaren 28an Bilboko San Mames zelaian jokatuko den norgehiagokan. Gaueko 20.45erako dago jarrita hitzordua.

Euskal Selekzioari dagokionean, Jose Mari Amorrorturen debuta izango da berritasun nagusietakoa. Athleticeko kirol zuzendariak partidaren aurkezpenean esan duenez, "ohorea" eta "ardura" da euskal futbola ordezkatzea.

Euskadiko Futbol Federakundeko (EFF) presidente Santi Arostegirentzat, aukeraketa ezin hobea da deustuarra, "euskal futbola oso ondo ezagutzen duen entrenatzailea" delako.

Jokalariak ari dira dagoeneko partida hori prestatzen, eta deialdia hilaren 22an jakinaraziko da.

Sarreren salmenta

EFF-k jakinarazi duenez, ostiral honetan hasi eta hilaren 25a bitartean BBK kutxazainetan eta Gipuzkoako zein Arabako Federazioetan eskuratu ahal izango dira sarrerak.

Horrez gain, hilaren 26tik partida egunera arte San Mameseko txarteldegietan egongo dira eskuragai (10.30-13.00 eta 17.30-20.00).

gara.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario