domingo, 8 de mayo de 2011

MAIATZAK 15 EUSKAL ESKOLA PUBLIKO BERRIAREN ALDEKO JAI NAZIONALA IRUÑEAN

Aurtengoan, Burlatako Haur eta Lehen hezkuntzako Ermitaberri ikastetxea ari da antolakuntza lanetan eta datorren maiatzaren 15ean, Iruñeko Takonera lorategian izango da.
Kanpana kalean, Iruñako lekurik gorenean bildu gara aurtengo jaiaren deialdia Euskal Herrira zabaltzeko. Hona iritsi nahi dugu hain zuzen ere, Euskal Eskola Publiko Berria puntu gorenera eraman nahi dugu, horrela Euskal Hezkuntza Sistema Propioaren bidean urratsak ematen jarraitzeko.
Eta aldapa gogorra izaten da maiz, baina bagoaz aurrera pausoz pauso, gero eta indar eta jende gehiagoren bultzadarekin. Eta honi erantzuten dio aurtengo lelo eta logoak: “Gu Bai Gu, Euskal Eskola Publiko Berria”. Eta logoa: Txintxarri da. Txintxarri gurera batzera deitzen duen ezkila da. Ozen diogu nortzuk garen eta dei egiten diogu Euskal Herriko Hezkuntza komunitate osoari gurekin lanera biltzeko.
Harro gaudelako defendatzen dugun Euskal Eskola Publiko Berriaren ereduaz, harro gaudelako gure aldarrikapen nagusia den Euskal Hezkuntza Sistema Propioa Euskal Herriarentzat ozen behin eta berriz oihukatzeaz. Eta harro gaudelako, gero eta handi eta anitzagoa den Sortzen-Ikasbatuaz osatzen dugun hezkuntza komunitateaz. Harro gaude, partaide garen guraso, irakasle, ikasle eta langileek egunez egun bide horretan egiten dugun lan guztiarengatik. Ilusioz, konpromisoz eta gogo biziz aurrera eramandako lanengatik.

Informazio gehiago:

Erdaraz:

No hay comentarios:

Publicar un comentario