viernes, 18 de marzo de 2011

ARRAZAKERIAREN KONTRAKO ASTEA

Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako astea antolatu du, “Muga guztien gainetik-Ser migrante no es un delito” izenburuarekin. Jarduerak Zabaldin izango dira, arratsaldeko 8:00etan, eta hauxe da egitaraua:
* Martxoaren 21a, goizeko 11:30etan, prestaurrekoa, autobus geltokian. Arratsaldeko 8:00etan, Kalaskan, Olmo Calvok “Muga ikustezinak” erakusketari hasiera emango dio.
* Martxoaren 22a: Hitzaldia, “Alucheko Atzerritarrentzat Barneratze Zentroari buruzkoa”, Madrilgo “Ferrocarril clandestino” erakundeak emango duena.
* Martxoaren 23a: Lisboako “Precarias invisibles” taldeak hitzaldia emango du.
* Martxoaren 24a: “No lager nowhere” dokumentala.
* Martxoaren 26a: Manifestaldia Gaztelu enparantzan eguerdiko ordu batean, eta ondoren, arrazakeriaren aurkako aperitiboa Nabarreria enparantzan, antzerkia eta DJekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario